AI-2. PEIO ETA OTSOAK – ARANIPUINAK
ARANIPUINAK
Ibilbidea:
Ibilbide zirkular honek 4 kilometro inguru ditu. Ibilbidea, familian egiteko egokia, Taxoareko Erdi Aroko iturrian hasi eta amaitzen da, eta, pista tarteak baditu ere, batez ere bidexendetatik igarotzen da. Iturriaren ondoan, haurrentzako parkea eta askaldegia daude. Bidean antzinako toponimo batzuk non kokatzen diren jakiteko aukera izanen dugu, hala nola, Oiantxikia, Oianandia eta Auzalor. Horrez gain, Noaingo ubidearen ikuspegi ederra izango dugu edo duela 200 urte baino gehiago eraikitako otso-tranpa bat bisitatzeko aukera.
Hasiera: Erdi Aroko iturria
Distantzia: 3,86 km.
Desnibela: 115 m.
Gehieneko altuera: 513 m.
Zailtasun maila: ertaina
Denbora: ordu 1
Ibilbide mota: zirkularra
AUKERAK:
- Ibilbideari buruzko informazio gehiago pdf formatuan deskargatu (2MB tamaina)
- Wikiloc-en ibilbidea ireki eta deskargatu.
KONTUZ! Arreta berezia jarri errepide-gurutzaketetan, ez zaitez despistatu. Euria egiten duenean, bide-tarte batzuetan lokatz asko izaten ahal da. |
Peio eta Otsoak
Peio Txikia urtero abelbidetik joaten da Taxoarera bere artaldearekin. Bere Taxoareko egonaldia asko gustatzen zaio, baina urte batez, dena da ezberdina. Otsoak gero eta gehiago hurbiltzen dira herrira Oianandia eta Oiantxikiatik eta jendea erabat beldurtuta dago. Peio Txikiak irtenbidea aurkituko du.