Lehenengo ibilbideari ekiteko, argazkiko gezi berdeek adierazten duten bideari jarraitu eta NA-2310 errepidea gurutzatu beharko dugu, eta eskuin aldera doan bidea hartu.
Bidean gora goazela, eskuin aldean ikusiko ditugu Gongorako zabortegia eta
Arangurenekin muga egiten duen ZARBETA mendia (Santa Cruz).
|
Zarbetaren atzean ikusten den tontorrak ARISKOS izena du.
|
Eta Gongora gaineko mendi puntan daude
XIII. mendeko Irulegi gazteluaren hondakinak
|
ZARBETAn jarri omen zuen kanpaldia Ponpeiok duela 2000 urte baino gehiago, Iruñerria osoa eta euskal-kastroak kontrolatzeko asmoz. Bertan oraindik kanpaldi haren aztarnak ikus daitezke.
Airetiko argazkiek erakutsi dute muino hori lurraren orografia aprobetxatuz artifizialki eraikitako lubeta babesgarriz inguratua zegoela. Kanpamentu erromatar horrek 30.000 metro karratu inguru hartzen zituen.
|
Zarbetan kanpaldia jarri zuten erromatarrak izan omen ziren garai hartan Marizulon bizi zen Mari bere onetik atera zutenak. Lurra mugitu omen zuten, ura bideratu eta ezpatekin zarata egiten omen zuten. Natura desorekatu eta Mari Zolinatik ihes egitera behartu zuten
Baina… Ventura Ruizen ipuinaren arabera, erromatarrak ZARBETAra iritsi eta natura desorekatu aurretik, MARIZULO izeneko parajea ere izan omen zen Mariren bizilekua. Nork daki! Agian, erromatarrak joan zirenetik noizbehinka etorriko da bisitan. Adi ibili! Badakizue animalia bihurtuta ere ibiltzen dela eta! Somatzen baduzue… ez aztoratu, badakizue naturaren oreka zaintzea gustatzen zaiola eta!
|
Pixka bat aurrerago, ezkerrera hartu beharko dugu bihurgunea, Iruñeko ikuspegi ederra eskaintzen duen soro bat ezkuinean utzita.
Bide horrek
TXURRUTA BIDEA (camino del chorro) izena du. Lehen bertan omen zegoen bideari izena ematen zion txorrota. Bertan abereek edaten omen zuten. Garai batean, hemendik eraman omen zuten ura Mutiloa eta Taxoarera.
|
Bide horretan topatuko ditugun landareetako batzuek oraindik euskal jatorriko izena mantentzen dute Ibarrean. Zumarrei “zugarro” deitzen zaie eta basaranei “patxaran”
|
Hurrengo bidegurutzean ezkerreko bidetik jarraitu behar da..
Ondorengo bidegurutzean erdiko bidetik jarraitu behar da eta bueltakoan eskuinekotik itzuliko gara.
Hurrengo bidegurutzean ere ezker aldera hartuko dugu.
Segituan ikusiko dugu aurrean harizti bat.
Harizti horretan dago IDOI izeneko parajea.
|
Bidetik aurrera jarraituz hesi bat gurutzatu…
… eta herrixka bat zenaren hondakinak topatuko ditugu.
|
Aurrera jarraituko dugu hurrengo bidegurutzera arte. Bertan, Idoi antzinako herrixkako hondarretatik jarraitzeko ezkerrera egin behar dugula esango digun seinalea topatuko dugu..
Pixka bat aurrerago, eskuin aldean herrixka zaharraren SAN JUAN baselizaren hondakinak ikusiko ditugu.
Ermitaren eskuin aldetik doan bideari jarraituko diogu…
V egiten duten bi haritzen ondoan dagoen bidegurutzean, eskuin aldera hartuz…
MARIZULO izeneko parajerako bidea hartzen dugun arte.
|
Zarbetan kanpaldia jarri zuten erromatarrak izan omen ziren garai hartan Marizulon bizi zen Mari bere onetik atera zutenak. Lurra mugitu omen zuten, ura bideratu eta ezpatekin zarata egiten omen zuten. Natura desorekatu eta Mari Zolinatik ihes egitera behartu zuten
Pero… según el cuento de Ventura Ruiz, antes de la llegada de los romanos a ZARBETA y del desequilibrio que causaron en la naturaleza, Mari también residía al parecer en el paraje denominado MARIZULO. ¡Quién sabe! A lo mejor, desde que se fueron los romanos, vuelve de vez en cuando de visita. ¡Atención! ¡Ya sabéis que suele andar también convertida en animal! Si la sentís… no os inquietéis, ¡sabéis que le gusta velar por el equilibrio de la naturaleza!
|
Mariren bizilekuetako bat ezagutu ondoren, lehengo bidetik etorriko gara eta V itxura duten haritzen bidegurutzea ezkerretara utzita aurrera jarraituko dugu EZKORITZEKO URMAELA bistan dugun arte. Urmaelaren atzean, Ezkaba mendia ikus daiteke.
Hantxe topatuko ditugu Mariri saltoka inguratzea hainbeste gustatzen zitzaizkion bi ipuru edo orre.
|
Ipuruei Arangurendarrek “orres” esaten diete, euskal jatorriko hitza.
|
Bidegurutzean, markei jarraituz ezker aldera hartuko dugu bidea.
Inguru honetan orkatzak ibiltzen dira nonahi, ea horrelako oinatzik topatzen duzun edo baten bat ikusterik duzun (goizean goiz joanda errazagoa izango da zorte hori edukitzea).
|
Edo Mariren oinatzak ote dira?
|
Lehen utzi dugun bidera iritsi eta horri jarraituz iritsiko gara berriz ere Zolinako putzu-askaraino.
Zolinako ibilbidea hementxe amaitu dezakegu, edo EZKORIZeko urmaelaren ikuspegi pribilegiatua duen lekura doan eta 3 km dituen bigarren ibilbidearekin lotu.
Aska bizkarrez dugula justu aurrean dugun belardian zenbait ilen edo kalendula ikusiko ditugu.
|
Venturaren ipuinaren arabera, Marik, Zolinatik ihes egin baino lehen, Zolinan maitasunez utzitako loreak.
|
Ilena erremedio askotan erabiltzen den sendabelarra da. Lore honekin egiten diren ukenduak oso onak dira larruaren infekzio, narriadura eta hanturentzako.
|
Ezkerrera hartzen badugu, Zalbarena etxea topatuko dugu eta atean eguzki-lore bat duela ikusiko dugu.
Dakizuen bezala, Marik, Zolinatik ihes egin baino lehen, eguzki-loreak utzi zituen herriko etxeetako ateetan, hango biztanleak babesteko eta espiritu ilunak uxatzeko.
|
Zolinatik Ezkoritzera joateko, harrizko pasarela bat erabiliko dugu SADAR erreka gurutzatzeko.
Bidean aurrera egingo dugu, argazkiko bidegurutzean ezkerrera hartzen dugun arte.
Ezkerrera hartu aurretik atzera begiratzen badugu,
XII. mendean estilo gotikoan eraikitako Zolinako jauregiaren
|
ikuspegia izango dugu.
Duela gutxi bertan aurkitutako liburu bat euskara XIX. mendera arte Ibarreko biztanleen ohiko hizkuntza izan denaren lekuko da.
Liburua XVIII. mendekoa da, uzta txarreko urte batean, Zolinako agintariek (Markesak, alkateak eta abadeak) jauregian aletegi bat sortzea erabaki zutenekoa. Bertan idatzita agertzen da herriko abadeak zein egunetan zuen Zolinako baserritarrak elkartu eta beren hizkuntzan (euskaraz) aletegira egin beharreko ekarpena azaltzeko betebeharra.
|
Bidean ezkerrera hartu eta aurrera jarraituz, eskuin aldean mikro-hezegune bat ikusiko dugu.
Igelak, tritoiak, apoak eta burruntziak berreskuratzeko Ibarrean dauden mikro-hezeguneetako bat da. Aranguren Ibarrean eta Eguesibarren 18 daude guztira. Guztiak ere 2015etik aurrera egindakoak.
|
Nahi duenarentzako atseden-guneak daude hemen.
Ilundain eta Arangurenera jarraitzen du bideak, Aezkoatik Milagrora doan abelbidetik.
Hurrengo bidegurutzean ere Aranguren eta Ilundaineko bidea jarraitu behar da, erdiko bidetik, abelbidetik.
Aurreraxeago, ezker aldean dagoen lurrak
AUZALOR izena du, Ibarreko herrietan oso maiz agertzen den toponimoa (kontzejuaren eremua).
|
Aurrez aurre dugu urmaelaren horma, eta bidean aurrera goazela ezker aldean utziko dugu.
EZKORIZEKO URMAELAren ikuspegia.
1960. urtean, Potasas enpresak presan isuritakoengatik sortua.
|
Gaur egun atsedenerako lekua bilakatu da migrazio-hegaztientzako. Dena den, badirudi kurriloak betidanik gelditu direla. Zuek zaudeten paraje horrek ELORDI du izena
|