- Hasiera
- >
- AI-1. ATTUNA KASKA ZURIA, PUTZ EGIN ETA….KONTUZ! – ARANIPUINAK
AI-1. ATTUNA KASKA ZURIA, PUTZ EGIN ETA….KONTUZ! – ARANIPUINAK
ARANIPUINAK
IBILBIDEA:
7 kilometro inguruko ibilbidea da. Familian egin daitekeen ibilbide zirkularra, Irulegi IPko aparkalekuaren parean hasten dena. Bidea egiten dugun bitartean, Mugazuri, Xubingo, Beloaran, Sankin, Iturtxiki eta Lezkairu antzinako toponimoak non kokatzen diren jakiteaz gain, hainbat haur-parketan eta skatepark batean jolasteko aukera izango dugu, askaldegi batean indarberritzekoa eta Mugarteako belaki-lorategiak ikustekoa.
Hasiera: Irulegi IParen parean (Mutiloa)
Distantzia: 7,27 km.
Desnibela: 236 m.
Gehieneko altuera: 501 m.
Zailtasun maila: ertaina
Denbora: ordu 1 eta 40 minutu
Ibilbide mota: zirkularra
AUKERAK:
- ibilbideari buruzko informazio gehiago pdf formatuan deskargatu (7MB tamaina)
- Wikiloc-en ibilbidea ireki eta deskargatu.
KONTUZ! Arreta berezia jarri errepide-gurutzaketetan, ez zaitez despistatu. Euria egiten duenean, bide-tarte batzuetan lokatz asko izaten ahal da. ![]() |
ATTUNA KASKA ZURIA, PUTZ EGIN ETA….KONTUZ!
Ane, Mikel, Markel eta Miren Xubingo izeneko lekutik gertu zeuden aitzineko Mutiloara eraman zituen zerbait gertatu zenean. Tartalorengandik ihes egiten dute Iturtxiki eta Lezkairu izeneko lekuetan zehar. Agian zu ere joan zintezke garai hartara…
Lehenik eta behin Ventura Ruizen ipuina, ibilaldia egin aurretik ikustea aholkatzen dizuegu, etxean edo ibilbidearen hasieran, Tablet edo telefonoaren bidez.
Etxetik atera baino lehen wikilokeko ibilbidea deskargatu dezakezue eta bideari buruzko informazio gehiago duen PDFa deskargatu eta inprimatu (7MB tamaina).
Ondoren, ibilalditxoa egin eta istorioaren kokaguneak bisitatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu:
Ibilbide hau zirkularra da eta Irulegi I.P.-ko aparkalekuaren parean hasi eta amaitzen da. Bidea pistatik doa batez ere eta tarteren batean Sadar ertzetik. Sadar toponimoa “zador” hitzarekin lotuta dago —sakona, sartua— ibaiak, bere ibilbide osoan, ibilgu sakona eta estua baitu.
Burdinazko lehen zubia zeharkatu ondoren, Mugazuri izeneko parajearekin egingo dugu topo (mugarri zuria). Mutiloa goitik ikusi ondoren, Xubingo (zubitxo) izeneko lekutik pasatuko gara. Bideak harrizko zubi bat zeharkatzen du, eta, ziur aski, zubi horrek emango zion izena eremuari.
Ibaiaren ertzetik jarraitu ondoren, azpitik gurutzatuko dugu PA-30, eta Beloaran izeneko parajearekin egingo dugu topo (haran-ek horrelako toponimo txikiagoetan, sakonune esan nahi izan ohi du). PA-30 errepidearen ondoan dagoen pistatik jarraituko dugu Sankin izeneko terminora iritsi arte (euskal jatorriko antzinako izena bada ere, ez da bere esanahia ezagutzen).
Aurrerago berriz ere ingurabidea gurutzatuko dugu, oraingoan gainetik pasatzen den zubitik, eta berriro ere Mutiloa goitik ikusiko dugu. Handik, Santxiki pasealekura jaitsiko gara. Pasealeku honen izenak bi toponimo zaharren konbinazioan du jatorria, Sankin eta Iturtxiki.
Iturtxiki zen gaur egun Santxikiko aintzira eta haren inguruak dauden lekuaren izen zaharra. Iturtxikik iturri txikia edo iturburua esan nahi du. Orain lakua dagoen tokian iturburua zegoen aurretik, baita sahats negarti handi bat eta baratze txiki bat ere. Santxikiko urbanizazioa egin zen unean, iturburua aintzira egiteko aprobetxatu zen eta sahatsa urertzean mantendu zen, nahiz eta geroago hil zen eta moztu behar izan zen.
Ibilbideak orain dela gutxi Mugartea izena hartu duten urbanizazioa eta parkean zehar jarraitzen du. Mugartea izena jarri zitzaien Iruñearekin muga egiten dutelako. Mutiloaren goiko ikuspegiaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere eta ondoren Mugarteako putzura iritsiko gara. Han, lezkak (kanaberen lastoa) aurkituko ditugu. Gaur egun, bertan oraindik ere bakarrik ateratzen den landarea da, eta antzinatik ematen dio izena lekuari: Lezkairu. Izen hori XIII. mendeko dokumentazioan aurkitu da, eta gaur egun Mugarteako baltsa dagoen eremua, inguru horretako zati zen.
Ibilbide hau Irulegi IPko parkinaren parean hasiko da. Bertatik atera eta eskuin aldera hartuko dugu. Agrobioteknologia Institutuaren parean dagoen errotondako zebra bidea gurutzatu eta zubia zeharkatuko dugu. Zubiaren amaieran SADAR ibaiaren ondoan dagoen belardira sartu eta erreka ertzetik joango gara argazkian ageri den burdinazko zubia gurutzatu arte.
![]() Aurrez-aurre dugun parajeak MUGAZURI du antzinako izena. |
SADARren ibilbidean sartuko gara eta ezker aldera hartuko dugu.
![]() Sadar euskal hitza da. Batzuek “zador” hitzarekin lotzen dute (sakona, artekatua), errekak bere ibilbide osoan zehar ubide sakon eta estua baitu. Beste batzuek Zegamako “Saadar” parajearekin lotzen dute, Tartaloren legenden lekuko. |
![]() Erreka bazterreko zuhaitzetan San Pedro eta Irulegi eskoletako haurrek margotutako kutxa-habiak ikusiko ditugu, argazkikoa bezalakoak. Kutxa horiek erreka bazterreko txori intsektujaleentzako dira. |
Pixka bat aurrerago, erreka bazterra utzi eta eskuin aldera joango gara, Unibertsitateko pasealekutik Idoi plazarako sarrera topatu arte (plaza horrek Idoi izena Zolinako toponimotik hartu zuen). Idoi plazan txikienek bertako jolas parkeaz gozatu ahalko dute, zuzen ikusten den bulebarretik aurrera jarraitu baino lehen.
Behin bulebarraren bukaerara iritsita, Mutilnova pasealekuan, eskuin aldera hartuko dugu.
Kalearen bukaeran argazkian ageri den bidea hartuko dugu. Goranzko bidean, Mutiloa goitik ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Gora iristean, industrialdea eskuin aldean utzi eta errepidea gurutzatu gabe, espaloitik jarraituko dugu. Bertatik Kiroldegia, skate park, eskola… ikusiko ditugu.
Errepidea gurutzatu gabe, behera joango gara, ezkerrera, espaloitik San Pedro IPra iristen garen arte. Zebra-bidea gurutzatu eta ezker aldera hartuko dugu, berriz ere Sadar errekaren ertzeko berdegunera iritsi arte.
![]() Ezkerrean utzi dugun eskolaren ondoko zubitik aurrerago topatuko dugun harrizko zubira arte dagoen lur eremuak XUBINGO izena zuen, antzina (zubi txikia). Ziur aski hauxe izango da XUBINGO eremuari izena ematen zion zubia. |
![]() Hementxe ari ziren Ane eta Mikel patxadaz arratsaldea lasai pasatzen, Markel eta Miren iritsi zirenean. Gaur ere belardia txikoriaz eta attuna kaxkazuriz beteta al dago? Zubi honetan abestu zuen Mirenek antzinako Mutiloara eraman zituen Attuna kaskazuriaren abestia. Attuna bat hartu eta probatu nahi al duzue zuek ere? |
![]() Amona gorri-gorria |
Zubia gurutzatu eta parez-pare ikusiko dugun koloretako etxea Mutiloako etxerik zaharrenetarikoa da (1969koa). |
Sadar ertzetik doan bideari eskuinera jarraituko diogu.
![]() Bide honetan hegazti asko topatu ditzakegu: urretxindorra, zozoa, okila… |
![]() Ea zuek ere Anek eta Mikelek bezala okilaren mintzoa entzuten duzuen: toko, toko, toko, tok…. Zorte on! |
Bidean aurrera eginez, errepidea gurutzatu eta autopistaren azpitik doan bidea hartu beharko dugu.
Hurrengo bidegurutzean ezkerrera egin eta Udaleko bi industria-naberekin egingo dugu topo. Ezkerretik inguratuko ditugu, autopistaren eskuin aldetik jarraitzeko.
![]() Bidearen eskuin aldeko parajeak BELOARAN izena du. |
Bidean zehar Mutiloaren ikuspegi zabala izateko aukera dugu. Hurrengo bidegurutzean bide zuritik jarraituko dugu, erdikotik.
Hurrengo bidegurutzean, atseden-gune bat ikusiko dugu. Zubitik autopista gurutzatzen badugu, Mutiloara itzultzeko aukera izango dugu, baina gure bideak zuzen jarraitzen du,
![]() poliki-poliki SANKIN izeneko parajean barneratuta. |
Hurrengo bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu zubira igotzeko.
Autopistaren gainetik doan zubia gurutzatuko dugu.
Zubia gurutzatu ondoren, eskuin aldera hartuko dugu.
Bide honetan ere Mutiloaren ikuspegi ezberdina izango dugu, goitik ikusita.
Beheraino jaitsi eta zebra-bidea gurutzatuko dugu Santxikira joateko.
![]() Santxiki pasaealekuak antzinako bi toponimotatik hartu zuen izena (SANKIN eta ITURTXIKI). Gaur egun ikusten dugun laku honen eta inguruko parajearen antzinako izena ITURTXIKI zen (iturri txiki). Orain lakua dagoen lekuan iturburua omen zegoen, lehen, baita sahats negarti handi bat eta iturburutik ureztatzen zen baratza txiki bat ere. Santxiki urbanizazioa egin zenean, iturburua lakua egiteko aprobetxatu zen, eta sahatsa lakuaren alde batean mantendu zen, ondoren hil eta moztu bazen ere. |
![]() Lehen lortu ez baduzue, agian berriro saiatu zaitezkete. Attuna kaskaxuri bat hartu eta abestu, ea ipuinean Mikelek eta Anek ikusitako iturri txikia, Iturtxiki, ikustea lortzen duzuen…. |
![]() Amona gorri-gorria |
Intxaurreta kalea zebra-bidetik gurutzatu eta Burundoa kalera abiatuko gara.
Burundoa kalera iristean ezkerrera egingo dugu.
Eta kalearen amaieran dagoen oinezkoen gunera iritsi baino lehen, eskuinera hartuko dugu argazkiko kaletik.
Gero topatuko dugun bide gorria gurutzatuko dugu, baita zebra-bidea ere eta zuzen jarraituko dugu aurrera Mugartea parkeko lehen belaki-lorategira arte.
Urbanizazioaren eta parkearen MUGARTEA izena berria da, urbanizazioarekin batera sortua, eta Mutiloak Iruñearekin bertan duen mugari egiten dio erreferentzia.
![]() Mugartea parkea urbanizazioarekin batera pentsatu eta diseinatu zen euri-urak eusteko eta errekaren emaria kontrolatzeko. Goiko argazkian ikusten dena bezalako belaki-lorategiek ura xurgatzen eta filtratzen dute, euri jasa handiak daudenean errekara iristen den isuria motelduta. |
Zebra-bidea gurutzatu eta eskuin aldeko bidea hartuko dugu.
![]() Goranzko bidean, ukuilu edo artegia aurkituko dugu ezker aldean. Bertan, zenbait animalia ikus ditzakegu: oiloak, ardiak… Zaintzaileak behar denean ateratzen ditu, belarra moztea zailagoa den guneetan belarra jan eta belardia txukun mantendu dezaten. |
Hemendik aurrera bidegurutze guztietan eskuineko bidea hartuko dugu.
Pixka bat aurrerago, Mutiloaren aireko ikuspegi paregabea izango dugu, arnasa eta perspektiba hartzeko unea.
Beheranzko bidean, Mugarteako urmaelaren goiko ikuspegia izango dugu.
![]() Urmaeletan sarri ikus daitezke LEZKAk. |
![]() Ipuinean Tartalo itsu utzi duen landarea |
![]() gaur egun oraindik bertan bakarrik ateratzen den landarea da, oso antzinatik paraje honi izena ematen diona: LEZKAIRU (XIII. mendeko dokumentazioan aurkitu izan da izen hau). Gaur egun Mugarteako urmaela izena duena, lehenago, LEZKAIRU izeneko parajearen zati bat zen. |
![]() Urmaelean zenbait animalia bizi dira: ahateak, zozoak… |
![]() Zozoak ikusteko aukera badugu, Mirenek, Tartaloren ardien artean ezkutatuta eta beldurturik zegoelarik, bere burua baretzeko abestutako abestia kantatzeko aprobetxatu dezakegu. |
![]() Xoxoak galdu du……………….. |
San Saturnino kalera iristean ezkerrera egingo dugu, hurrengo biribilgunean Estrada kaletik eskuinera egiten dugun arte.
Estrada kalean eskuinera egingodugu Txurtxiki kaletik
Hurrengo bidegurutzean ezkerrera egingo dugu eta hurrengo biribilgunean zuzen jarraituko dugu behera.
Hurrengo biribilgunean ezkerrera hartuko dugu, errepidea gurutzatu eta berriz Irulegi IP-ra arte.
Tartalori buruzko gauza gehiago jakin eta ipuin gehiagoz gozatu nahi izatekotan:
Azkenik, abesti hau ikasiz eta abestuz gozatu dezakezue
Mirenek, Tartaloren ardien artean ezkutatuta eta beldurturik zegoelarik, bere burua baretzeko kantatutako abestiak ederki balio du memoria lantzeko eta gorputzeko atalak ikasteko, eta ongi pasatuko dugu, gainera:
![]() Xoxoak galdu du…………………… |
Hemen karaokea:
Abesten den bitartean zozoak galdu duen gorputz atala adierazten badugu, gorputz atalak ikasten lagunduko diegu txikiei.
Ongi pasa!