EUSKALDUNEN FITXATEGIA

Euskara

2009an Aranguren Ibarreko Udalak Ibarreko Euskaldunen Fitxategi bat sortzea erabaki zuen. Fitxategi horren helburua hala nahi zuten biztanleei Ibarrean antolatzen diren euskarazko edo euskarari buruzko jarduerak modu eraginkorragoan jakinarazi ahal izatea da. Horrelako jardueren berri jaso nahi baduzu edo fitxategian egoteko fitxa bete zenuenetik zure daturen bat (e-posta, telefonoa…) aldatu baduzu, jar zaitez udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan.

Fitxategi honen helburuak bi dira:

  • Ibarreko informazio soziolinguistikoa bildu eta gaurkotua mantendu; hau da, Ibarreko euskaldunen gutxi-gora-beherako kopurua, ehunekoa eta perfila ezagutu.
  • Ibarrean euskararen sustapenerako egiten diren jarduerak hizkuntza perfilaren arabera ezagutarazi eta garatu.

Aranguren Ibarrean erroldaturik dagoenak, euskararen ezagutzaren bat duenak eta bere datuak Udaleko Euskaldunen Fitxategian egotea nahi duenak, ondorengo galdetegia bete eta udaletxean eman dezake:

Euskaldunon Fitxategia_helduak (Tamaina 4,5 Kb)

Euskaldunon Fitxategia_14 urtetik beherakoak (Tamaina 41,3 Kb)

Volver arriba