PREBENTZIO-TAILERRA: Alkohol-kontsumoa
2026ko ekainak 3 | 18:00etatik 20:00etara.
Mutiloa jarduera anitzeko gela
- Sarreren salmenta: 948012012 telefonora deituz, 8:00etatik 18:00etara.
- Izen-emate: 2026ko maiatzaren 26tik 29ra.
Udarekin batera, guztiok hainbeste espero ditugu herriko festak iristen dira, lagunekin eta familiarekin gozatzeko uneak. Etxean, gure seme-alabekin, alkoholari buruz, kontsumitzen denari buruz eta festetan egiten denari buruz hitz egiteko garaia da. Horretarako, 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako prebentzio hitzaldi bat proposatzen dizuegu Gizarte Zerbitzutik, nerabeen artean alkoholaren kontsumoaren prebentzioak duen garrantzia ezagutzeko.
Trebakuntza honen bidez, Aranguren ibarreko familiak alkoholaren kontsumoaren aurrean babesteko faktoreak bultzatu nahi ditugu.
Ondorengo galderei eta antzekoei erantzunen zaie:
- Zergatik da garrantzitsua alkoholaren kontsumoari aurrea hartzea?
- Zergatik kontsumitzen dute alkohola nerabe batzuek?
- Zer egin dezakegu familiatik?
- Nire seme edo alaba alkohola kontsumitzen ariko al da?