TAILERRA: Ahots ozeneko irakurketa familia irakurzaleentzat
2026ko ekainak 4 - 2026ko ekainak 11 | 17:00etatik 18:30era.
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
- Sarreren salmenta: 948012012 telefonora deituz, 8:00etatik 18:00etara.
- Izen-emate: 2026ko maiatzaren 26tik 29ra.
Azterketa eta ikerketa askok azpimarratzen dute irakurmena eta irakurzaletasuna funtsezkoak direla: etxean liburuak izateak eta gurasoek egiten dituzten irakurketa-jarduerek lotura zuzena dute seme-alaben eskolaerrendimenduarekin eta irakurtzeko nahiarekin.
Ozenki irakurtzea izan da haurrak irakurketaren munduan hasteko eta interesatzeko eta, ondorioz, irakurle trebeak izaten laguntzeko bide eraginkorrenetako bat.
Ozenki irakurtzen zaien haurrek askoz hitz-jario handiagoa jasotzen dute liburuen irakurketarik entzuten ez dutenek baino.