Sarrera
COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren ondorioz, Kultur Etxeko areto edo espazio bat erabiliko duten pertsona, erakunde, elkarte eta kolektiboek nahitaez bete beharreko arau batzuk ezarri behar dira.
Hemen adierazitako arauek Kultur Etxearen funtzionamenduari eta erabilerari buruzko araudia osatzen dute, eta ez dira baztertzaileak. Arau horiek Udalak beharrezkotzat jotzen dituen este gai batzuekin osa daitezke, osasun-agintariek bere garaian aholkatzen dutenaren arabera.
Helburua
Arau horien helburua da gidalerroak eta gomendioak aurkeztea Kultur Etxean, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoerak irauten duen bitartean, kutsatze-arriskuak minimizatzeko eta erabiltzaileen eta langileen osasunsegurtasuna bermatzeko, eta lehentasuna ematea gizarte-urruntzeari, edukieren kontrolari, higiene-neurriei eta erantzukizun pertsonalari.
Gelen eskaerak eskatzea
Orokorrean ez da egingo alokairurik ezta lagapenik Udaletxearen sail ez direnei edo udalarekin hitzarmen bat ez duten elkarte edo pertsonei.
Eskaerak idatziz egingo dira, kultur teknikariari zuzendutak, eta gutxienez hamabost eguneko epearekin.
Eskabidean jardueraren eskatzaileari buruz eskatzen diren datu guztiak adierazi beharko dira. Jardueraren arduraduna Kultur Etxerako izango da.
Era berean, zehatz-mehatz adierazi beharko da zer ordutegi behar den jarduera egiteko, ze gelan egingo den, bai eta zenbat pertsonak parte hartuko duten ere.
Eskatzailearen betebeharrak
Jardueraren eskatzailea arduratuko da espazioa erabiltzeaz eta jarduera garatzeaz, eta, gainera, jarduerara joaten diren pertsona guztiek segurtasun-neurriak betetzeaz.
Jardueraren eskatzaileak erabilera baimenduaren ordutegia betetzen dela bermatu beharko du, bai eta espazioa lagatako ordena- eta garbitasunbaldintza berberetan geratzen dela ere.
Jarduera eskatzen duen pertsonak jarduera egiten den aretoaren gehieneko edukiera eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatuko ditu uneoro.
Jardueraren eskatzaileak eguneroko asistentziaren barne-zerrenda egin beharko du, Covid-19a kutsatuz gero, dagokion trazabilitatea egin ahal izateko.
Jarduera eskatzen duen pertsonak, aretoa edo espazioa erabiltzeko eskabidea sinatzen duenean, onartzen du badakiela arau horien berri, COVID-19 delakoaren kariaz, bai eta arau horiek dakartzaten betebeharren berri ere, eta konpromisoa hartzen du arau horiek betetzeko eta bere ardurapean geratuko diren erabiltzaileei jakinarazteko.
Zentrorako sarbidea
Kultur Etxera maskara batekin sartuko da, sei urtetik beherakoak barne, eta jarduera egiten den bitartean nahitaez erabili beharko da.
Kultur Etxera sartzean, hallean dagoen gel hidroalkoholikoa erabili beharko da.
Kultur Etxean sartzen diren pertsona guztiek zuzenean jo beharko dute jarduera egiten den aretora edo bisitatzeko espaziora (liburutegia, erakusketa-aretoa, antzerkia). Ezin izango da Kultur Etxean paseatu, ezta espazio komunetan eserita egon ere. Adingabekoen kasuan, hallean topaleku bat ezarriko da eta irakaslegoa taldea bertan bilduko du .
Edukiera eta segurtasun-distantzia
Areto eta espazio bakoitzean baimendutako gehieneko edukiera errespetatuko da une oro. Inola ere ez da gaindituko areto edo espazio baten erabilera eman zaien pertsonen kopurua.
Bertaratzen diren pertsona guztien arteko segurtasun-tartea bermatu beharko da.
Urruntze-arauak bete beharko dira, halaber, atsedenaldietan eta eraikineko gune komunetan, bai eta jardueraren hasieran eta amaieran ere, bertaratutako pertsona guztien sarrera eta irteera mailakatua bultzatuz.
Igogailua
Igogailua mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat behar-beharrezkoa den kasuetan baino ez da erabiliko, eta banaka erabili beharko da, laguntza behar duten pertsonen kasuan izan ezik.
Aretoak irekitzea eta ixtea
Aretoetako ateak ireki eta ixteko ardura Kultur Etxeko langileek izango dute.
Jardueraren hasiera
Jardueraren eskatzaileak jarduera hasten denean jakinarazi beharko die bertaratutakoei jarduera garatzean hartu beharreko babes-neurrien dekalogo hau:
- Nahitaezkoa da norberaren maskara erabiltzea. Erabilera orokorrean derrigorrezkoa da. Salbuezpen bezala, jarduera mota batzuetan edukiera segurtasun distantzia mantentzeko kalkulatu da eta gaur egungo araudia kontutan hartuta, maskara ez da derrigorrezkoa.
- Erabili gel-banagailu higienizatzailea zentroan sartu eta irtetean
- Mantendu beste pertsona batzuekin gutxienez 1’5 metroko distantzia.
- Ez egin kontaktu fisikoa dakarren agurrik.
- Ez partekatu beste pertsona batzuekin objektuak, boligrafoak, mugikorrak, koltxonetak eta abar.
- Ez ukitu azalera komunak.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa, eskuek errazago transmititzen baitute
- Eztul edo doministiku egitean, ez kendu maskara
- COVID 19rekin bateragarriak diren sintomak badituzu, etxean egon beharko duzu eta zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri.
- Ezin da Kultur Etxean jan edo edan.
Jardueraren garapena: materialak Eta aireztapena
Kultur Etxeak jarduerarako laga dezakeen materiala, hala nola proiektorea, ordenagailua edo arbelezko errotuladoreak, pertsona bakar batek erabiliko du:
Elementu komunak erabili aurretik (astoak, lan-mahaiak, atrilak…), pertsona bakoitzak erabili beharreko gainazalak desinfektatu beharko ditu, aretoan eskuragarri izango duen gainazalak desinfektatzeko produktuarekin.
Jarduera hasi eta 30/45 minutu igaro ondoren, aretoa aireztatzea gomendatzen da, gutxienez 5 minutuz.
Komunak
Komunetan ezingo da pertsona bat baino gehiago egon. Sei urtetik beherakoak heldu batekin sartu beharko dira.
Jardueraren amaiera
Jarduera amaitzean, pertsona bakoitzak erabili duen materiala desinfektatu beharko du (aulkia, mahaia, atrila, etab.), aretoan eskuragarri izango duen gainazalen produktu desinfektatzailearekin.
Jarduera eskatzen duen pertsonak argigiltza, leihoetako heldulekuak, ateko heldulekua eta erabilitako gainerako materialak desinfektatu beharko ditu.
Jarduera amaitu ondoren, aretoa aireztatu beharko da hurrengo erabileretarako. Jarduera eskatzen duen pertsonak gela behar bezala aireztatzen dela zainduko du, leihoak irekiz.
Kultur Etxeko zuzendaritzak 15 minutu gordeko ditu talde bakoitzak erabiltzen duenetik aretoa aireztatu eta erabilitako materiala desinfektatu ahal izateko.
Zentrotik irtetea
Jarduera amaitu ondoren, gelaren irteera mailakatua izango da eta segurtasun-distantzia mantenduz, bereziki Kultur Etxeko hallean.
Hallean dagoen gel hidroalkoholikoa erabiltzea gomendatzen da, baita Kultur Etxetik irtetean ere.
COVID-19 sintomak
COVID 19rekin bateragarriak diren sintomak badituzu, etxean egon beharko duzu eta zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri.
Kultur Etxea erabili eta hurrengo egunetan, COVID-19ren eraginpean egotearen sintomak dituen edozein erabiltzailek berehala jakinarazi beharko dio Kultur Etxeari.
Arauen nahitaezkotasuna
Erabiltzaileek nahitaez bete behar dituzte arau horiek, eta horietakoren bat betetzen ez badute, dagokion zehapena ezarriko zaie.
Udalak arau hauek betetzeko baimena ematen die Kultur Etxeko langileei.