Ekimena gaur hasi eta 2025eko maiatzaren 25era bitartean garatuko da, eta ‘Gora Musika’ taldeak maiatzaren 24an doan emango duen kontzertuarekin amaituko da.
2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren IV. edizioan parte hartuko duten herritarrek jada jaso dezakete identifikazio-txapa Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan.
Euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrek.
Nola?
Bi rol daude: Ahobizi eta Belarriprest.
Berretsi zure rola edo aukeratu etaeman izena irailaren 19tik aurrera.
AHOBIZI: Ulertzen dionari euskaraz egingo dio, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei, lehen hitz euskaraz egingo die ulertzen duten edo ez ziurtatzeko. “Euskaraz ulertzen duzu? Nik euskaraz eginen dizut, zuk nahi duzun bezala, ados?”
BELARRIPREST: Euskaraz ulertzen dute eta haiekin euskaraz aritzea nahi dute, nahiz eta haiek agian erdaraz erantzun. “Hitz egin polikiago, mesedez”, “Ez dut ulertu, errepikatu, mesedez”
Ibarreko Euskaraldiaren batzordeak, Aranguren Telebistaren laguntzaz, azaroaren 18tik abenduaren 2ra luzatuko den Euskaraldian izena ematera animatzeko bideoa egin du.
Bideoan herriko gazte eta helduek parte hartu dute, kirol eta kultura mundukoak, ariketan parte hartzeko haien rola aukeratu eta https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunearen bidez haien parte hartzea berretsi edo lehen aldiz izena emango dutenak.
Bideoan Oinat Glaria (Belarriprest), Irune Vázquez, (Ahobizi), Jesús Sukunza (Ahobizi), Iratxe García (Belarriprest), Jagoba Arrasate (Ahobizi), Andrea Lusarreta (Ahobizi) eta Endika Osakarrek (Ahobizi) haien aurtengo Euskaraldirako erronkak azaltzen dizkigute eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte.
2018: Hamaikakoaren, edo talde sustatzailearen, aurkezpena:
2020ko Euskaraldia pandemia garaian garatu zen, etxealdian zehar Ibarreko biztanleek euren leihoak apaindu zituzten eta bidali zizkiguten argazki guztiekin kollage hau egin genuen: